Eraikinen Ikuskapen Teknikoa

Eraikinen Ikuskapen Teknikoa.

Gure bulegoa EIT-ak (Eraikinen Ikuskapen Teknikoa), errehabilitazioak eta eraikinen eguneratzeak egitean espezializatuta dago, eraikien patologien inguruan esperientzia zabala duelarik.

mendia“ITE EUSKADI” arkitektoen elkarteko kide gara, EIT-ak egitean espezializatuta dagoena.

Edozein enpresa eraikitzailekiko independenteak gara, gure lana impartziala dela zihurtatuz.

241/2021 dekretuko 13. Artikuluaren esanetan Eraikinen Ikuskapen Teknikoa (EIT) ondorengo baldintzetako edozein betetzen duten etxebizitzek gainditu beharreko aldizkako ikuskatze bat da.

– Eraikinaren jabeek eraikinaren erreabilitazio, sarbide edo efizientzi energetikoko lanak laguntza publikoak erabiliz egin nahi izatea. Kasu honetan eraikinaren antzinatasunak ez du garrantzirik. EIT-a laguntza jaso baino lehenago idatzi beharko da.

– Eraikinak 50 urte baino gehiagoko antzinatasuna izatea. Kasu honetan EIT-a egiteko 2018ko ekainaren 27 arteko epea dago.

EIT-a hiru txostenetan jasota egongo da:

a- Eraikinaren kontserbazio, segurtasun, irazgaiztasun eta kontsolidazion baldintzen txosten bat, hasiera batean egin beharreko obrak zehazten direlarik. Txosten hau eraikinaren elementu komunei mugatzen da: Estaldura, egitura, etxaurre eta ur instalazioak.

b- Minusbaliotasunen bat duten pertsonen oinarrizko sarbide eta erabilera baldintzak jaso eta ebaluatzen dituen txostena, indarrean den arautegiaren arabera eraikuntzak baldintza horiek betetzeko behar dituen doikuntzak adieraziz.

c- Eraikinaren efizientzi energetikoaren ziurtagiria, indarrean den arautegiak ezarritako prozeduraren bidez eta honek eskatzen duen edukiarekin.

EIT-a eraikinaren jabeek eskatu behar dute, eta arkitekto edo aparejadore titulazioa duen profesional aditu batek eginda egon behar du.

Zure eraikina EIT baten beharrean badago gure bulegoarekin kontaktuan jartzea besterik ez duzu. Zure zalantzak argitu eta konpromesurik gabeko  aurrekontu pertsonalizatu bat prestatuko dizugu.

Horretarako hurrengo formularioa bete dezakezu:

Zure Izena (beharrezkoa)

Zure E-posta (beharrezkoa)

Gaia

Mezua

http://mendietagoiatxearquitectos.com  –  Iturriotz kalea 17, bajo B, Arrasate-Mondragón – Teléfono 943 793 793